XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3) LIZUNIA-LIZARRIETA: 16km, 2or., desn.470m, Zail. Gutxikoa, gainean joateko gai %100.

Itzuli labur eta interesgarria, usoa ehizatzeko garaitik kanpo egin beharrekoa (Urriaren 1etik Azaroaren 15era arte debekatuta daude bide hauek).

Lizuniatik Lizarrietarako igoera bide on batetik egiten da, Ibanteliko mendiaren hegaletik trabeska.

Sarako basoranzko jaitsierak zenbait malda gogorreko eta gutxitan erabilitako pasaguneak ditu (nabigatzeko zailtasunak).

Zalantzarik izanez gero, piskat gorago Sarako errepidera eramango gaituen Sarako usategietako pista hartuko dugu (erraza, baina ez hain interesgarria).

Sarako errepidetik Lizuniako lepora iristeko igoera zail bat izango dugu baserrien errepide txiki batean barrena, ondoren bide zabal bat basotik doalarik.